Libre da probetan parte hartzea baina, saria eskuratzeko, beharrezkoa da federatua izatea eta dortsalak hartzeko garaian fitxa aurkeztea.
Arabako Mendi Lasterketa Herrikoien IV. Kopak 5 proba puntuagarri ditu:
- Mitxarro Bira. Maiatzaren 19an Araian hasi eta Araian amaituko da. Arabako Mendi Lasterketa Herrikoien Txapelketa izango da.
Izen ematea: Kirolprobak.com
- Egileta-Dulantzi. Ekainaren 3an izango da, Egiletatik Dulantzira.
Izen ematea: www.sportmaniacs.com
- Amurrio Trail Lasterketa. Ekainaren 17an izango da: Amurrion hasi eta amaitu. 32 kilometroko proba da balioduna.
https://es-es.facebook.com/Amurrio-trail-taldea-428975340505870/
- Peregaña Igoera. Ekainaren 7an izango da: Erreta-Lantenu herrian (Retes de Llantero) hasi eta bertan amaituko da.
https://es-es.facebook.com/Perega%C3%B1a-Igoera-1432565053667978/
- Jarindo Albertia. Urriaren 21an izango da: Legution hasi eta amaituko da.
https://Jarindoalbertia.jimdo.com
Arabako Mendi Lasterketen IV. Kopari buruzko informazio guztia federazioaren web orrian izango duzue: www.amf-fam.org
Bost lasterketa horien antolatzaileek erabiltzen dituzten plataformen bidez egingo da izena ematea. Antolatzaileen ardura da izena emateko sor daitezkeen arazoei irtenbidea ematea.
Arabako Mendi Lasterketen Ligan parte hartzen duten korrikalariek oroigarri bat jasoko dute ligaren amaieran, federatuak baldin badira, eta gutxienez 4 lasterketatan parte hartu badute.
Emakumezkoen zein gizonezkoen kategorietan lehendabiziko 10 postuetan sailkatzen diren korrikalariek aukera izango dute Arabako Goi Mendi Eskolak emandako ikastaro bat doan jasotzeko. Ikastaroa 2019ko abuztua baino lehen egin behar da ezinbestean.
PUNTUAZIOARI BURUZKO ARAUTEGIA
Hiru sailkapen orokor egingo dira: emakumezkoak, gizonezkoak eta gazteak
Soilik mendian federatuak direnak sartuko dira sailkapenean. Puntuak honela banatuko dira:
- sailkatua, 300 puntu
- sailkatua, 299 puntu
- sailkatua, 298 puntu
4.a, 297 puntu; 5.a, 296 puntu; 6.a, 295 puntu; 7.a, 294 puntu; 8.a, 293 puntu; 9.a, 292 puntu; 10.a, 291 puntu. Hortaz, aurrekoaren puntuazioari puntu bat kenduko zaio, puntu bakar bat izan arte.
Sailkapenean agertzeko gutxienez 4 probetan parte hartu behar da. Bost probak egitekotan, sailkapenerako lau onenak hartuko dira kontuan (postu okerrena lortu den proba, beraz, ez da sailkapenerako aintzakotzat hartuko).
Gazte kategoriarako hurrengo probak kontuan hartuko dira:
- Egileta-Dulantzi, 11km
- Peregaña Igoera
- Jarindo-Albertia 15, 16 eta 17 urte bitartekoentzat
Parte hartzeko 15, 16 edo 17 urte bitartekoek izan behar dute
Proba bakoitzaren antolatzaileek ematen dituzten emaitzak izango dira ofizialak. Hortaz, alegaziorik egin nahi izatekotan, proba bakoitzaren amaieran egin beharko dira.
Arabako Mendizale Federazioak ontzat ematen ditu Arabako Mendi Lasterketen Kopa osatzen duten bost proben arautegiak.