Euskal Mendizale Federazioak Azaroaren 30ean Gasteizko Jardin de Falerina tabernan Euskal Mendi Selekzioen jaia antolatu du. Mendiko eski selekzioak bere denboraldia hasten duen garaian mendi lasterketa eta kirol eskalada selekzioek beren lehia denboraldia amaitutzat ematen ari dira. Bidegurutze horretan Gasteizen egingo den jaialdian gure kirolariei festa txikia egin nahi izan diegu omenaldi moduan eta 2019ko EMF Mendi Lasterketa Rankinga amaitu berritan irabazleei sariak banatuko zaizkie jaiaren egunean bertan.

Jaialdia Federazioko lehia kirol modalitate nagusiak ezagutu nahi dituen ororentzat zabalik egongo da. Orientazio kirola geroz eta ezagunagoa egiten ari da eta hau ezagutzeko aukera ere izango da. Orientazio kiroleko lagunek jolasak antolatuko dituzte Etxauri plazan kirol honetara hurbildu asmoz.

Argazki erakusketa eta bideo emanaldietan urtean zehar egindako jarduerak izango dira ikusgai arratsalde osoan zehar. Selekzio ezberdinetako zenbait kirolarik haien modalitateen inguruko gorabeherak kontatuko dizkigute Koikili Lertxundi eta Unai Ugartemendia moderatzaileen eskutik. Guzti hau Kirolaren sustapenarekin sentsibilate handia duten Amatter Caffe kafetegiko lagunen kafe goxoa daztatu bitartean, kafe tertulia mimatuz.

Jon Martinezen “Montaña en Femenino” argazki kolekzioko erakusketa ikusteko aukera egongo da karpa handian, Mendi Lasterketen EMF Rankingaren sari banaketaren ondoren hasiko den bertso saioarekin batera.

Kartela