Antoñana, 2019ko uztailak 3. Arabako Foru Aldundiak sei Bonelli arrano txita askatu ditu Arabako Mendialdean, bi gaur goizean eta lau joan den astean. Arranok itxian hazi dituzte, lau Frantzian, eta beste biak, GREFAn (Madril). Era berean, orain dela bi hilabete Martiodan birgaitutako ar gazte bat askatu zuten Izkin. Ekintza hau AQUILA a-LIFE Aquila Europako proiektuaren baitakoa da; GREFAk koordinaturik, Arabako Foru Aldundiak parte hartzen du egitasmo horretan eta xedea du espezie honen populazioa indartzea, gainbeheran dago eta.
Bonelli arranoa hegazti harraparia da, Europan espezie mehatxatua da, eta hortaz, lehentasunezkoa. Iberiar penintsulan Europako populazioaren %80a bizi da. Lau hamarkadetan penintsulako iparraldean %75tik gorako murrizketa jasan du espezie honek. Hori dela eta, orain dela urte batzuk Arabako Foru Aldundia ez ezik, bizi den beste lurralde batzuetako erakundeak ere hasi ziren iraunarazte-neurri eraginkorrak hartzen. Hartara, Arabak parte hartzen du proiektu honetan honakoekin batera: Nafarroa, Madril, Mallorca, Frantzia eta Italia.