by Arabako Mendizale Federazioa | Nov 27, 2019 | Federazioa, Jarduerak
Zabalganako O-Green series orientazio lasterketen lehen topaketak izandako arrakastaren ondoren, datorren abenduaren 1ean Gasteizko San Juan de Arriaga parkean egingo den bigarren hitzorduaren berri eman nahi dizuegu.
(more…)
by Arabako Mendizale Federazioa | Nov 26, 2019 | Federazioa, Jarduerak
SODUPE – Abenduak 1 – COBI Club de Orientación Bidea
2019ko abenduak 1ean, igandea, Euskadiko Mendi Federazioaren Orientazio Ibilaldia ospatuko da. Aurten Sodupen izango da.
(more…)
by Arabako Mendizale Federazioa | Nov 21, 2019 | Federazioa, Jarduerak
Euskal Mendizale Federazioak Azaroaren 30ean Gasteizko Jardin de Falerina tabernan Euskal Mendi Selekzioen jaia antolatu du. Mendiko eski selekzioak bere denboraldia hasten duen garaian mendi lasterketa eta kirol eskalada selekzioek beren lehia denboraldia amaitutzat ematen ari dira. Bidegurutze horretan Gasteizen egingo den jaialdian gure kirolariei festa txikia egin nahi izan diegu omenaldi moduan eta 2019ko EMF Mendi Lasterketa Rankinga amaitu berritan irabazleei sariak banatuko zaizkie jaiaren egunean bertan.
(more…)
by Arabako Mendizale Federazioa | Nov 20, 2019 | Federazioa, Jarduerak
Mila esker boluntario, kolaboratzaile, babesle eta parte-hartzaile guztiei, beste urte batez, 4×4 proba berezia izan dadin lan egiteagatik.
(more…)
by Arabako Mendizale Federazioa | Oct 31, 2019 | Federazioa, Jarduerak
Vital fundazioak amf-famekin lankidetzan,datorren larunbatean, azaroak 9, mendi-kirolekiko interesa nesken artean sustatzeko lehenengo jardunaldia burutuko dugu. Horretarako, Vitoria-Gasteizko erdialdeko Andre Maria zuriaren plaza hartuko dugu, Solasaldiak, elkarrizketak, tailerrak eta jarduera pila bat, kirol-mota horietako emakumezko zenbait erreferenteri ahotsa emateko.
Zer deritzozu egun berezi horretarako prestatu duguna aurkezten badugu?
Hitzaldiak eta emanaldiak
Karpa barruan hainbat solasaldi eta mahai-inguru egingo dira, dokumental emanaldiak, baita argazki-erakusketa ere. Karpara sartzeko beharrezkoa da izena ematea.
Izena emateak
Hitzaldietara eta emanaldietara joan ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Izena emate hori erabat dohainik da eta egun osorako egin daiteke, baita goizeko saioetarako baino ez edo arratsalde saioetarako baino ez.
Egun osorako izena ematea
Goizeko saioetarako izena ematea
Arratsaldeko saioetarako izena ematea