“Mendian pelikularik ez” DA EMF-REN APOSTU BERRIA
Azken hamarkadetan, mendiek, geroz eta bisitari gehiago izan dituzte, eta munduko leku askotan erakargarri turistiko ere bihurtu dira. Mendira, jolastera eta kirol-jarduera gisa joaten diren pertsonen kopuruak gora egin duenez, istripuek, natur ingurunean izan duten eragina izugarri handitu da.
2020 honetan, COVID-19 delakoaren ondorioz, paradigma aldatu egin da deskonfinamendu efektuarekin, eta horrek areagotu egin ditu erreskateak eta bilaketak gure inguruan eta bisitatzen ditugun mendietan.
Hori dela eta, Euskal Mendizale Federazioak lau bideo osatu ditu “Mendian pelikularik ez” leloarekin. Bertan, prestatu, antolatu, ekipatu, zintzo jokatu eta federatu hitzek berebiziko garrantzia hartuko dute. Mendian jarduera ezberdinak egitera irtengo diren guztientzat oso baliagarri izango dira alferrikako erreskate gehiago saihesteko.
Horregatik, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina guztiek, kasu honetan formatu eta hizkuntza berri baten bidez aurkezten dugunaren antzera, mendian ohitura seguruak txertatzeko balioko dute.
Informazio gehiago: https://emf.eus/Seguridad-Prevencion-accidente-monte