Beteranoak hezur gogorrak gara eta zailtasunei aurre egiten badakigu. Pare bat arazok EMF-k antolatutako Beterano Martxarako aurreikusita geneukan data aldatzera behartu gaitu: 39. edizioa azaroko 10ean ospatuko dugu. Aurten, Euskal Mendizale Federazioak CM Gazteiz-i laguntza emango dio.
Jan eta edan baino lehen, kirol pixka bat egingo dugu. Horretarako, ibilbide zirkular bat egingo dugu, zeinek 20 kilometro eta 1000 metroko desnibela duen; guztira, 5 orduko iraupena. Antolatzaileek ez dute hornikuntza posturik jarriko; baina, bai hainbat sorpresa. Horregatik, bokata, fruta eta edaria partehartzaile bakoitzaren kontu egongo dira.
Subillana-Gasteiztik abiatuko gara eta, lehenengo etapan, La Tejera-ko mendi-lepoa igoko dugu. Ondoren, ekialderako bidea hartuz, mendikatean barrena egingo gara San Migueleko portua, Peña Mayor, Biarrateko portua, Bustuko gana, Silo edo Zumeltzuko portua eta Zaldiaran mendira heltzeko asmoarekin. Pagadian barrena ibili ondoren, Ogabeko mendi-lepoan aurkituko gara, non Larraitzeko sorbatza igaroko dugun San Klitzeraino. Altuera galtzen jarraituko dugu Ezkibel errekara arte, bertako baserrietatik oso gertu geratzen dena. Horiek bisitatu eta herriko mendira igo ondoren, errekara bueltatuko gara El Arenaleko garaialdera heltzeko, errekaren jaiotze-puntuetako bat. Gero, ia Zumeltzuko herrira arte jaitsi beharko gara, bertan GR-25 ibilbidea hartzeko, zein Subillana-Gasteizekin konektatua dagoen.
Elkar-lekua Mendizorrotzako parking-a izango da, azaroak 10 egunean, goizeko 08:00tan (ikusi atxikitutako oharra) eta bazkaria Ruta de Europa jatetxean, Subillana-Gasteiz herritik gertu dagoena.
Ibilaldirako izenematea EMF-FVM (emf.eus) eta CM Gazteiz (cmgazteiz.com) web orrien bidez: ordaindu beharrekoa 33 € izango dira, autobusa dohainik izango delarik bazkaltzera geratzen direnentzat (ikusi atxikitutako oharra). Izenematearen epea urriak 18, ostirala, eta azaroak 4, astelehena izango da.
1.- OHARRA:
Menú 1: Entrantes + Carrilleras + Tarta de la casa – Menú 2: Entrantes + Bacalao + Tarta de la casa
2.- OHARRA: Soilik partaideen kopuru totala 20 pertsonakoa bada, EMF-FVM-k autobus zerbitzua ahalbidetuko du hiru hiriburuetan. Horregatik, inor joan gabe geratu nahi ez bada, zuen partaidetzaren berri izan behar dugu, beharrezkoak diren aurreikuspenak egin ditzagun. Plana korreo bitartez helduaraziko da partaide guztiei; hala ere, ideia hurrengoa da: goizeko 06:30tan Donostitik (Errotaburu Hibilbidea 1, bus geltokian) eta goizeko 07:00tan Bilbotik (Julian Zugazagoitia 13, bus geltokian, Miribillako frontoi ondoan) autobus bana martxan jartzea, biak Gasteizen (Plaza Amadeo García de Salazar Mendizorrotzako parkinga) elkartuko direlarik, eta Subillana-Gasteizera bidean jarri 08:00tan. Itzulera bazkariaren ondoren egitea pentsatu da, bozka egin nahi duten pertsonek haien eskubidea erabil dezaten. Gehienezko partaide-kopurua: 120.
DOKUMENTAZIOA: Cartel – Rutómetro, mapas y perfil – Track del recorrido