VITAL FUNDAZIOAK BAI MENDIAN AURKEZTU DU AMF-FAMekin LANKIDETZAN, EMAKUMEEI ETA KIROLARI BURUZKO EKIMENA

Arabako Mendi Federazioak animatu nahi zaitu bertaratu eta parte hartzera “mendi diziplinekin loturiko lehen jardunaldian; azaroaren 9an burutuko dena, Andre Maria Zuriaren plazan jarriko den karpan”. 

“Lehen aldiz Araban, emakumeak mendiaren munduan jokatu duen paperaren gaia jorratuko da modu monografikoan, Bai Mendian jardunaldien baitan. Azaroaren 9an izanen da Gasteizko bihotzean, Andre Maria Zuriaren plazan jarritako karpa batean. Vital Fundazioko presidentea den Jon Urrestik ekimenaren aurkezpen ekitaldian zioen «data horretan 30 urte beteko» direla «Berlingo harresia bota zutenetik. Modu sinbolikoan, emakumeen kirolarekiko dagoen harresiaren erorketa irudikatu nahi dugu». Ekitaldian bertan zeuden halaber jardunaldian parte hartuko duten hainbat protagonista: Arantxa Pinedo, ipar-ibilketan Espainia mailan ongien ari dena, edota Cristina Rey eskalatzailea.

11:00etan hasi eta 19:30ean bukatuko den jardunaldian hainbat gai jorratuko dira: Irati Anda eskalatzaileak, Euskal Mendi Federazioko zuzendari-teknikari gisa, emakumeak zuzendaritza karguetan izan duen parte hartzeari buruz hitz eginen du; eta cani-crosseko munduko txapelduna den Leire Fernandez gaztearen ikuspegitik, Pyrenaica aldizkari prestigiotsuan emakumeak izandako paperaren edo emakumeen trailen hazkundearen gaietan sakontzeko aukera izanen da. Gainera, Zuriñe Foronda doktoreak mendia eta osasunari buruz hitz eginen du, kirol-eskalada munduko Liv Sansoz txapeldunaren bizitzari buruzko “Liv Along The Way” dokumentala proiektatuko da, eta, Jon Martinez argazkilariaren “Montaña en femenino” erakusketa inauguratuko da.

Hitzaldietan eta proiekzioetan egon ahal izateko aurrez izena eman behar da. Doanekoa izanen da eta jardun osorako nahiz goiz edo arratsalderako eman ahal izanen da: www.siquiero.eus o www.fundacionvital.eus

Abentura zirkuitua

Honekin batera, abentura zirkuitu bat eta rokodromo mugikor bat izanen dira, baita nahi duten guztientzako ipar-ibilketaren hastapenetarako tailerrak ere, ordu erdiko iraupenekoak. Honela, “Emakumezkoen kirola? Bai, nahi dut” programak Vital Fundazioak egindako proposamen honekin jarraipena izanen du, emakumeak kirolean aritzea eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko.

Mila esker aldez aurretik.