Aurten ere Aitor Aranaren omenezko mendi martxa antolatuko dugu, aurtengoa XXIII. edizioa delarik. Irailaren 28an antolatuko da eta izen ematea egunean bertan eman ahalko da.
Ibilbideari dagokionez bi izango dira; luzea eta motza. Bi ibilbideen hasiera berdina izango da. Hasiera horretan, Ibarratik Teilamendi igoko da, (Lurgorri inguratuz), zabalandin hornidura postua, Orixol igo eta Kurtzetan hornidura. Ibilbide laburrekoak zuzenean jaitsiko dira Ibarrara eta luzekoek Durakogain, Ganboralde eta Asentsio ateatuko dituzte, Azkoagatik bueltan Ibarrara jaisteko.
Hona hemen xehetasunak:
LABURRA
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/aitor-arana-2019-motza-39392516
LUZEA
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/aitor-arana-2019-luzie-39392467