AZAROAK 1. AMURRIO.

Gorobel Ibilaldiko partaideak  interes kultural handiko hainbat lekutatik pasako dira: Babio mendia, eskualdeko herriak, ehunka urtetako pagadiak, Kobata, iturri naturalak…

Irteera Amurriotik abiatzen da azaroaren lehenengo igandean, nahiz eta ibilbidea laburtzeko aukera dagoen jende guztientzako eskuragarri izateko.

Ibilaldi honen helburua, jendea gure inguruko berebiziko paisaia ikusgarri hauek ezagutu eta disfrutatzea da, argazkiak ateratzera gelditzen, edo soilik behatzera. Hau guztia, txalaparta eta trikitrixaren soinuaz arindua izango da.