Eskola Kirola

Mendira igotzea, pausoz pauso, txikitatik hasita gure txokoak ezagutuz. Edo harreskalatzera igo, eskalatu eta ibili hormetan zehar. Hauek dira mendi irteerak eta eskalada.

Larunbat goizetan esnatzea kosta egiten zaigun arren, logura berehala galtzen dugu autobusera lagunekin igotzen garenean eta abentura berri bati ekiten diogunean: herri txikiak ezagutuz, tontorrera iritsi arte igotzen jarraitzean eta, jakina, bokataz gozatzean! Edo baita pixkanaka, zentimetroz zentimetro, zertxobait gorago eta zertxobait zailago eskalatzen dugunean.

Astero, Arabako txoko bat ezagutuko dugu, mendi bakoitzeko aldapak gainditu eta gure inguruko altxor historiko, botaniko eta faunistikoak aurkituko ditugu. Gure trepada-gaitasuna proban jartzeko aukera ere izango dugu eta horman suge-muskerr arin baten moduan sentituko gara.

Esperientzia bakoitzak trebetasunen aurkikuntza eta garapena du oinarri, ingurunearekiko eta naturarekiko errespetua eta ezagutza garatuz, eta bereziki mendiko jarduerarena eta eskaladarena. Eta hori guztia Arabako beste ikastetxe batzuetako haur eta gazteekin laguntasuna sortuz egingo dugu.

Kirola, natura eta adiskidetasuna, zer gehiago behar duzu? Animatu!

Mendia

Ingurune eta natura-ingurura ohitzea eta egokitzea.

Mendiarekin lotutako balioen ikaskuntza.

Botanikarekin, tokiko historiaren ezagutzarekin, zoologiarekin eta ingurumenarekin lotutako oinarrizko kontzeptuen ikaskuntza.

Eskalada

Harrizko eskalada: Ikastetxeetako ikasleentzat egokitutako ikastaro teoriko-praktikoa; rokodromoan ikastaroa egina dutenentzat edo esperientzia dutenentzat.

Rokodromoko eskalada: Hastapen-jarduera. Parte hartu nahi duten ikasleek doan eman ahal izango dute izena ikastaroetan.