Monte Palomares · Antonio Bejarano

Zuzendaritza Batzordea

Araceli Bejarano

ARACELI BEJARANO CALVENTE

LEHENDAKARIA

Kazetaria eta mendizalea.
Berdintasun arloko aditua; emakumeak, mendia eta kirola. Euskal Mendizale Federazioa.
FEDMEko berdintasun arloko arduraduna 2021 eta 2024 artean.
Botanikan aditua, landareen identifikazioan eta erabilera tradizionaletan espezializatua.

Ezin dugu irudikatu mendizalerik gabeko gizarterik; ezin dugu imajinatu zeharkatu beharreko mendirik gabeko bizitzarik. Mendizaletasuna aldaketa sozial eta pertsonala eragiten duen pasioa da, osasungarria eta zoriontasunez betetzen gaituena. Arabako Mendizale Federazioaren asmoa hori posible egiten laguntzea da.

Álvaro Rubio

ÁLVARO RUBIO

LEHENDAKARIORDEA

Arabako Mendizale Federazioko teknikaria
Arabako Goi Mendi Eskolaren koordinatzailea
Eskola Kirolaren koordinatzailea

Beti mendietatik gertu bizitzeko zortea izan dut, txiki-txikitatik nire familiak natura ezagutzen eta errespetatzen irakatsi zidan. Urteekin mendiak igo eta itsasoan nabigatzea nire pasio bihurtu zen, eta gero nire lan,
mendiko eta itsasoko kayak gidaria naiz (TD2).
Asko gustatzen zait nire ikaskuntza gazteenei transmititzea, bere garaian nire familiak nirekin egin zuen bezala.
Uste dut mendietan aurkitu dezakegula nor garen.

Rebeca Urquiola

REBECA URQUIOLA

IDAZKARIA

 

Kaixo guztioi! Rebeca naiz, AMFko idazkaria.
Oroimena dudanetik aire zabalean gozatu izan dut, bide ezezagunetatik egindako ibilbideak eta naturarekin lotuta sentiarazten zaituen isiltasuna. Horregatik, federazio honetako kide izateak jarduera liluragarriak garatzen laguntzeko eta pertsona gehiagok gure ingurune naturala ezagutu eta errespeta dezaten laguntzeko aukera ematen dit.

Josu Lasema

JOSU LASEMA

DIRUZAINA

 

Arabakoa eta C.M. Gazteiz elkarteko kidea, esperientzia handia du mendiko jardueretan: alpinismoan, mendiko-eskian eta mendiko bizikletan.
4 kontinentetako herrialde askotan bidaiatua, Estatuko gailur guztiak igo ditu, baita Errioxako, Kantabriako, Burgoseko eta Soriako autonomia erkidegoetako katalogatutako tontor guztiak ere; Pirinioetako eta Estatuko zein Europako mendikateetako tontor nabarmenenak ere bai, eta Euskal Herriko katalogatutako tontor guztiak gutxienez 3 aldiz.
Gainera, altuera handiko hainbat trekking egin ditu Nepal, Turkia, Errusia, Tanzania, Ruanda edo Marok bezalako herrialdeetan, eta 27 estatu-gailur igo ditu.
Bizitza ulertzeko bere modua hauxe da: mendiaz gozatu, erronka pertsonalen motibazioarekin eta naturarekin harmonian.

Uxue

UXUE S.Z.

BATZORDEKIDEA

 Lehiaketa eta ingurumen arduraduna

Txikitatik naiz mendizale federatua, eta Euskal Herriko herri eta lurralde ezberdinetan bizi izan naizenez, talde askotan ibili naiz.
Etxean txikitatik jaso dugu mendizaletasunarekiko zaletasuna: tontorrak igotzeko, eskiatzeko eta beste modalitate batzuk praktikatzeko. Lanbidez ere mendiarekin lotuta aritu naiz, albaitaria eta ingurumen-teknikaria naizelako.

Gaur egun martxa nordikoa praktikatzen dut eta modalitate horretan epailea naiz.

Azkenik, esan nahi nuke nire aita Arabako Mendizale Federazioko presidentea izan zela, eta orain ohore handia dela niretzat batzordeko kide izatea. Hori bai, mundu honetan berria naiz, eta ilusio handia badut ere, oraindik asko dut ikasteko eta egiteko. Esango nuke orain batzordea osatzen dugunok gogo handiko taldea garela, eta ni horien artean nago.

Itziar Arrue

ITZIAR ARRUE

BATZORDEKIDEA

 

 Osasun-larrialdietako teknikaria.
Gurutze Gorriko boluntarioa.
Mendizalea.

Mendia abentura-leku bat da, erosotasun-gunetik irtetean hasten dena. Aukera bat da eguneroko estresetik aldentzeko eta bizitzaren edertasuna baloratzeko, norbera bere buruarekin berriz konektatuz.