Babes dezagun gure mendizaletasunaren historia
Gaur, 2019ko abenduaren 11, Mendien Nazioarteko Eguna den honetan, agiri hau sinatzen dugunok hauxe adierazi nahi dugu:
Mendizaletasuna, Euskal Herrian duela mende bat baino gehiago sortu zenetik, kirolaz haraindiko jarduera bihurtu dela eta gaur egun erabat sustraitua dagoela gure gizartean.
Sustraitze sakon horren erakusle ditugu bai Euskadin eta Nafarroan federatuta dauden berrogei milatik gora mendizaleak, bai eta mendira noizean behin joaten diren ezin konta ahala gizon-emakumeak ere.
Hala inguruko tontorretan nola munduko gailurretan izan dugun presentzia etengabe historia esanguratsua ehuntzen joan da, ospea lortu du nazioartean, eta harrotasun-iturri eta nortasun-zeinu bihurtu da herri osoarentzat. Horrenbestez, ezin utz diezaiokegu kirolaren eta kulturaren aldetik hain ondare oparoa dugun horri urteen joanarekin ahanzturaren iluntasunean galduta geratzen.
Hori dela eta, bat egiten dugu EMMOAk bultzatzen duen proiektuarekin; guk ere aldarrikatzen eta bultzatzen dugu euskal mendizaletasunarentzat espazio duin bat sortzeko egitasmoa, ondo merezita baitu haren historiak. Espazio horren bidez, mendizaletasunaren kultura sustatuko genuke, eta etorkizuneko belaunaldiei helaraziko zaiela ziurtatuko.
Adierazpen honen bidez, beraz, Euskal Herriko erakundeei, mendizaleei eta gizarteari dei egiten dizuegu, elkarrekin gure nortasunaren ikurra den ondare kulturala babes dezagun, GURE HISTORIAren funtsezko osagaia baita.
SINATU DUTENAK / HAN FIRMADO
Koldo Aldaz, Luis Alejos, Luisa Alonso, Jesús M. Alquézar, Amaia Aranzabal, Gregorio Ariz, Suso Ayestarán, Juanfer Azkona, Jabi Baraiazarra, Josune Beraziartu, Josu Bereziartua, Trini Cornellana, Kike De Pablo, Aitor Elduaien, Juan Mari Feilú, Pili Ganuza, Juanjo Garbizu, Ricardo Hernani, Alberto Iñurrategi, Ander Izaguirre, Josu Iztueta, Juan Laredo, Juanra Madariaga, Maite Maiora, Batis Maiz, Juanma Molinero, Juanito Oiarzabal, Rikar Otegi, Edurne Pasaban, Fernado J. Pérez, Eneko Pou, Iker Pou, Luis Mari Sáenz de Olazagoitia, Juanma Sotillos, Alex Txikon, Joseba Ugalde, Felipe Uriarte, Juan Vallejo, Julio Villar |