Eskalada

Harriko eskalada

Helburu orokorra: Harriko eskaladara ohitzea.

Helburu zehatzak:

  • Ingurunearekin ohitzea.
  • Eskalatzeko materialaren ezaugarriak eta erabilera ikastea.
  • Segurtasun elementuen ezagutza eta erabilera ikastea.
  • 1. mailako eta 2. mailako eskalada-progresio eta aseguramendu teknikak ikastea.

JARDUERAREN DESKRIBAPENA:

Ikasleen esperientzia eta beharretara egokitutako eta pertsonalizatutako ikastaro teoriko-praktikoa, rokodromoan hastapen-ikastaroa egin duten edo eskaladan esperientzia pixka bat duten ikasleentzat.

Jarduera bi egunetan garatzen da (larunbata eta igandea). Jardueraren hasieran tailer bat egiten da, ondoren praktikan jarriko diren teoriako edukiak lantzeko.

LANDUTAKO EDUKIAK:

  • Eskaladarako modalitateak: Kirol-eskalada, klasikoa, ertzen igoera, alpinismoa, etab.
  • Material pertsonala eta kolektiboa: Arnesaren, kableen, zinta express-en, Gri-gri, HMS mosketoien, etab. ezaugarriak eta erabilera.
  • Eskaladako teknikak: 1. eta 2. mailako progresio eta aseguramendu teknikak.
  • Mugimendu teknikoak: Oinarrizkoak eta konplexuagoak.
  • Segurtasuna: Eskaladako prebentzioa eta arriskuak.

PERTSONAL TEKNIKOA:

Jarduera, eskaladan espezializatutako kirol-teknikariek egingo dute, lan-kontratua dutenak eta “Haurrak kirolean zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioa” ikastaroa egina dutenak.

Harrizko eskaladarako hastapen-ikastaroak

  • Iraupena: 10 ordu
  • Kokapena: Egino (Lezeko aparkalekua)
  • Datak: Larunbat eta igandeetan, 9:30etatik 14:30etara
  • Gehienezko parte-hartzaile kopurua:: 12
  • Ikasle / monitore ratioa: 6/1
  • Kategoriak: Haurrak eta kadeteak (12-16 urte, 2008-2011 urteetan jaiotakoak)
  • Prezioa: Doakoa
  • Kirol-oinetakoak eta -arropa. Eskaladarako oinetako espezifikoak erabiltzea gomendatzen da (katu-oinak). Halakorik ez baduzue, ahalik eta zola itsasgarriena duten zapatila itxiak erabili ahal izango dira (goma, adibidez). Aire zabaleko jarduera denez, eguneko meteorologia kontuan hartu eta mendiko arropa egokiarekin jantzi eta, beharrezkoa bada, ura, janaria, ordezko arropa eta oinetakoak eta eguzkitako krema eraman.

* Ikastaro honetan izena emateko, rokodromoko hastapen-ikastaroa egin behar da lehenik.

Rokodromoko eskalada

Eskalada modalitatea hastapen-jarduera gisa garatzen da, parte hartzeko ibilbidearen barruan. Parte hartu nahi duten ikasleek modu librean eta doan eman ahal izango dute izena ikasturtean zehar abian jarriko diren ikastaroetan, ezarritako epeetan.

Helburuak:

  • Eskalada jolas- eta kirol-jarduera gisa sartzea ingurune seguru batean.
  • Adinarekin bat datozen trebetasun teknikoak eta mugimen-trebetasunak garatzea.
  • Lankidetza, autonomia eta erantzukizuna sustatzea praktikan.
  • Tope-rope bidezko segurtatze- eta entzordamendu-maniobra oinarrizkoak ikastea (2. taldea).

LANDUTAKO EDUKIAK:

Bloke komuna (bi taldeak):

  • Oinarrizko segurtasun-arauak rokodromoan.
  • Materialaren aurkezpena eta erabilera (arnesa, kaskoa, soka, mosketoiak, aseguratzailea).
  • Pareta ezagutzeko jolasak eta dinamikak.
  • Heltzeko, laguntzeko eta orekatzeko oinarrizko teknikak.
  • Konfiantzako eta talde-laneko jarduerak.

1. taldea (Lehen Hezkuntza, 12 urtera arte):

  • Top-rope eskalada etengabeko laguntzarekin.
  • Jolas psikomotorrak bertikalean.
  • Koordinazioa eta konfiantza sustatzeko erronka errazak.
  • Norberaren materiala (arnesa eta kaskoa) modu autonomoan eta gainbegiratuan jartzea.

2. taldea (DBH, 12-16 urte):

  • Zailtasun handiagoko bideetan aurrera egitea.
  • Oinen, pausaguneen eta mugimenduen irakurketaren teknika.
  • Top-rope aseguramenduaren hastapenak.
  • Erorketa kudeatzeko dinamikak eta sokarekiko konfiantza.
  • Eskaladako bikotean elkarrekiko erantzukizuna sustatzea.

METODOLOGIA:

  • Ikaskuntza progresiboa, praktikoa eta adin bakoitzari egokitua.
  • Jarduera dinamikoak, ikuspegi ludikoarekin Lehen Hezkuntzan eta teknikoagoa DBHn.
ESKALADA ROKODROMOAN IKASTARO-EGUTEGIA:
Data(2025-2026) Maila
 
Izena emateko epea irekitzea /
Izena emateko epea ixtea
  I PROXIMAMENTE  
  I PROXIMAMENTE  
  II PROXIMAMENTE  
  I PROXIMAMENTE  
  II PROXIMAMENTE  
       

Rokodromoan eskalatzen hasteko ikastaroak (I. eta II. mailak*)

Larunbatetan egiten dira, urritik otsailera, Ariznavarra Kiroldegian.

  • Iraupena: 3 ordu
  • Kokapena: Teodoro González de Zárate kalea, 38. Vitoria-Gasteiz
  • Datak: larunbatetan 9:00etatik 12:00etara
  • Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 16
  • Kategoriak: Guztiak (LH eta DBH)
  • Prezioa: Doan

* I. mailako ikastaroa egin behar da II. mailakoa egin ahal izateko.