Difundimos la interesante entrevista que ha publicado NoticiasdeÁlava sobre Deporte Escolar. El reconocido periodista Manuel Prieto nos acompañó monte arriba en la salida a Saibi
Para acceder a la noticia completa click en este enlace
Mendi irteerak ere eskola kirolean sartuta daude eta Federazioak 28 aukera eskaintzen ditu ikasleek kirola eta naturaz gozatzeko ikasturte honetan
Ikasturte honetan ere, Arabako ikasleek naturaz eta mendiaz gozatzeko aukera izango dute Arabako Mendizale Federazioaren eskutik. 28 hitzorduk osatzen dute aurtengo irteeren egutegia. Lehenengoa azaroaren 15ean ospatu zen, eta larunbatetik larunbatera, oporrak izan ezik, ekainaren lauko azken festara arte luzatuko dira, Araian izango dena. Ikasleek jarduera horietan parte hartu nahi duten ikastetxeak arduratzen dira aste bakoitzeko deialdiaren berri emateaz, interesa duten haurren izenak apuntatzeaz eta Federazioari jakinarazteaz, beharrezko autobusak eta begiraleak gaitu ditzan.
«Irteera bakoitzaren aurretik lan handia dago», aipatzen du David Navas Federazioko eskola-kiroleko programaren arduradunak, «irteeretan parte hartuko duen begirale taldea prestatu behar da, ibilaldiak berrikusi behar dira txango bakoitzaren aurretik, egon daitezkeen aukerak ikusi behar dira…». Baina ahalegin horrek merezi du; izan ere, ingurune natural batean sozializatzeaz eta kirola egiteaz gain, txikiek primeran pasatzen dute txango horietan. Joan den larunbatean horietako batean parte hartu genuen.